Menu Content/Inhalt

Azal-orria

Publizitatea

Advertisement
Udalak adierazi du ez daukala erantzukizunik zahar etxeen auzian
elgoiBARREN.net   
2013-05-18 15:28
Klik haundi ikusteko
Adineko egoitzetako gatazkan Udalaren zeregina zein den argitu du Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkateak {astelehenetik greba mugagabean daude Gipuzkoako hainbat zahar etxe, tartean Elgoibarko San Lazaro egoitza}. Alkateak adierazi duenez, gatazka horretan hiru aktore protagonista daude: Gipuzkoako Foru Aldundia, patronala eta langileak. Bere iritziz, horiei dagokie irtenbide bat aurkitzea. "Udalak ez du erantzukizunik", esan du.
Komentarioak (0)
 
Txingorrak Elgoibar zuritu du
elgoiBARREN.net   
2013-05-17 17:47
17:30ak aldera zerua erabat belztu eta txingorra bota du. Bost bat minutuan etenik gabe bota du txingorra eta kaleak zuritu ditu. BARRENeko erredakzio atarian eta Kalebarren plazan jaso ditugu goiko bideoko irudiok.
Komentarioak (0)
 
Eguneko zentroa kudeatzen duen enpresarekin akordiorako oinarriak lotu ditu ELAk
elgoiBARREN.net   
2013-05-16 15:25
Klik haundi ikusteko
 
Elgoibarko eguneko zentroa kudeatzen duen enpresarekin akordioa lortu duela jakinarazi du ELA sindikatuak. Gaur dute akordioa izenpetzekoa. Astelehenetik greba mugagabean daude Gipuzkoako hainbat zahar etxetan.
Komentarioak (0)
 
Presoen alde, plazak betetzera deitu du Herrirak zapaturako
elgoiBARREN.net   
2013-05-16 14:32
Kalebarren plaza betetzeko deia egin du Herrirak zapaturako (maiatzak 18). Bakea lortzeko bidean, presoen eta erbestean dauden herritarren eskubideak errespetatzeko eskatu du Herrirak: presoak Euskal Herrira ekartzea, gaixotasun larriak dituztenak aske uztea, kartzela zigorren luzatzeak amaitzea eta bizi osorako espetxe zigorra suposatzen duten neurriak derogatzea.
 Gainera, zapatuko ekitaldiari soinu banda jarri dio Elgoibarko Herrirak. Letrak Uxue Alberdik jarri dizkio eta Koello-104 talde elgoibartarrak jarri dio musika. Goiko bideoan entzun dezakezue Herrirak sortutako kanta. (abestiaren letra eta egitaraua dauzka)
Komentarioak (0)
 
Nerea Oteizak irabazi du Danborradarako kartel lehiaketa
elgoiBARREN.net   
2013-05-16 13:04
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
 
Nerea Oteiza Zubiaurre eibartarrak (ondoko argazkian, erdian) irabazi du Trinitate jaietako danborradarako kartel lehiaketa. Irabazleak 300 euro jaso ditu.
Komentarioak (0)
 
Udal Gobernuak 2011tik indarrean dagoen zaborren planera batzeko eskatu dio Bilduri
elgoiBARREN.net   
2013-05-16 10:08
Klik haundi ikusteko
Aita Agirre inguruan bizi diren bizilagunen % 80k izena eman du edukiontzi marroiak erabiltzeko kanpainan.
Hondakinen kudeaketa hobetzeko EHBildu Elgoibar koalizioak aurkeztu zuen proposamenari erantzun dio Elgoibarko Udal Gobernuak. “Bilduk egin behar duena zera da, 2011ko urritik indarrean dagoen zaborren planera batu, eta han jasota dauden lan ildoak jarraitu", azaldu du Elgoibarko alkate Alfredo Etxeberriak. Era berean, hondakin organikoen gaikako bilketaren inguruko hainbat zifra jakinarazi ditu Elgoibarko Udalak, edukiontzi marroiak kale eta auzo batzuetan beste batzuetan baino harrera hobea izan duela, esaterako.
Komentarioak (0)
 
“Zer ote euskal feminismoa?” hitzaldia eskainiko du Iratxe Retolazak
elgoiBARREN.net   
2013-05-15 13:43
Klik haundi ikusteko
 
Zer ote euskal feminismoa? Galdera horri erantzuteaz gain, horixe bera baita hitzaldiaren izenburua, euskalgintzaz eta feminismoaz berba egingo du Iratxe Retolazak (ondoko argazkian) eguenean, maiatzaren 16an eskainiko duen hitzaldian.
Komentarioak (0)
 
Gazteen ekimenetarako dirulaguntzak emateko oinarriak argitaratu ditu Gazteria Sailak
elgoiBARREN.net   
2013-05-15 09:12
Klik haundi ikusteko
Haurrei, nerabeei eta gazteei garatzeko aukera, eta aldi berean, haurtzaroaz, nerabezaroaz eta gaztaroaz gozatzeko "aukera etengabea eta egonkorra" eskaintzea da Elgoibarko Gazteria Sailak gazteen ekimenak sustatzeko egin duen diru-laguntza deialdiaren helburua. Dagoeneko argitaratu dituzte diru-laguntzak emateko oinarriak eta eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 31n amaituko da.
Komentarioak (0)
 
Garikoitz Mendizabal txistulariaren kontzertua eta txistularien alardea, asteburuan
elgoiBARREN.net   
2013-05-14 16:16
Klik haundi ikusteko
 
Joan zen asteburuan saxofoiak izan zuen protagonismoaren lekukoa hartuko du datorrenean txistuak. Batetik, Garikoitz Mendizabal txistulariak, Sosegua diskoa ardatz hartuta, kontzertua eskainiko du barixakuan Herriko Antzokian. Ez da bakarrik etorriko gainera, besteak beste, Kepa Junkera izango baitu lagun eszenatokian. Bestetik, txistularien alardea egingo dute zapatuan (maiatzak 18) Elgoibarren.
Komentarioak (0)
 
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak estreinakoz Mendaron, ekainaren 7an
elgoiBARREN.net   
2013-05-14 13:29
Klik haundi ikusteko
 
Dagoeneko salgai daude Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo ezagunek Mendaron eskainiko duten estreinako saiorako sarrerak. Ekainaren 7an ekarriko dute Sentitu, pentsatu, ekin! ikuskizuna Mendaroko Ikastolako jolastokira.
Komentarioak (0)
 
Maite Maiorak bigarren egin du Erlaitz Aiako Harriak mendiko maratoi erdian
elgoiBARREN.net   
2013-05-14 12:14
Klik haundi ikusteko
Maite Maiora eta Oihana Kortazar.
 
Euskal Herriko mendi lasterkari onenetarikoek hartu zuten parte domekan, III. Erlaitz Aiako Harriak mendiko maratoi erdian. Gizonezkoetan Aritz Egeak irabazi zuen proba eta Oihana Kortazar izan zen azkarrena emakumezkoetan. Maite Maiorak mendaroarrak, baina, estu hartu zuen munduko mendi lasterkari onenen artean dagoen Kortazar elgetarra.
Komentarioak (0)
 
Inoiz baino lagun gehiago batu ditu Morkaikoren Egunak
elgoiBARREN.net   
2013-05-13 21:35

Morkaikoren Eguna 2013 from elgoibarren.net on Vimeo.

Mendizaletasunak batu zituen 500dik gora lagun, ume zein nagusiak, Morkaikoren Egunean. 270 lagunek egin zuten Elgoibar mendiz mendi inguratzen duen Elgoibarko Itzulia, eta 240 bat lagunek osatu zuten Itzulitxoa. Mendi buelta egin ostean, Finalista Eguneko dominak jaso zituzten 73 umek. Pako Iriondo eta Elgoibarko alkate Alfredo Etxeberriaren eskutik jaso zituzten dominak. Gero, Iriondo berak jaso zuen Morkaikoren omenaldia. (argazkiak eta bideoa dauzka)
Komentarioak (0)
 
Gotzon Zulaika bigarren eta Jon Larrañaga hirugarren, Gipuzkoako lokotx batze Txapelketan
elgoiBARREN.net   
2013-05-13 19:35
Klik haundi ikusteko
 
Gipuzkoako Lokotx batze txapelketa jokatu zen atzo (maiatzak 12), Legorretan. Lau lagun lehiatu ziren, tartean bi mendaroar: Gotzon Zulaika iazko txapelduna eta Jon Larrañaga.
Komentarioak (0)
 
Eneko Gonzalezek bigarren postua lortu du Gipuzkoar erako aurresku txapelketako finalean
elgoiBARREN.net   
2013-05-13 14:37
Klik haundi ikusteko
Asteburuan jokatu dira Euskadiko Neskatxena eta Gipuzkoar erako aurresku txapelketako finalak. Mutilak Errenterian lehiatu ziren, zapatuan, eta Eneko Gonzalez dantzari elgoibartarra txapelketa irabazteko atarian geratu zen, bigarren postuan. Neskek, berriz, Legazpin jokatu zuten finala, eta, finalerako sailkatutako lau dantzari elgoibartarren artean, Alaitz Egañak lortu zuen posturik aipagarriena, 5. postuan sailkatuta.
Komentarioak (0)
 
Zilarrezko Ohorezko Mailara igotzea lortu du Tecnifuellek
elgoiBARREN.net   
2013-05-13 06:51
Klik haundi ikusteko
Azken partiduan BM Valladolid taldearen aurka 26 eta 27 galdu arren, lehen postua eskuratu du Tecnifuelle eskubaloi taldeak asteburuan Elgoibarren jokatu den Zilarrezko Ohorezko Mailara igotzeko kanporaketan. Hala, iazko arantza ateratzea lortu dute senior neskek, eta, emakumezkoen eskubaloiko dibisiorik gorenetik urrats batera dagoen Zilarrezko Ohorezko Mailako taldea da orain. (argazkiak dauzka)
Komentarioak (0)
 
Morkaikoren Eguna, irudietan
elgoiBARREN.net   
2013-05-12 13:06
Klik haundi ikusteko
 
500 lagun inguruk hartu dute parte Morkaikoren Egunean. Ia 300 lagunek egin dute Elgoibarko Itzulia mendiz-mendi eta beste 200 lagunek, nagusi eta ume, hartu dute parte Itzulitxoan. (argazkiak dauzka)
Komentarioak (0)
 
Playoffetan sartzeko aukerak ditu Viento Sur saskibaloi taldeak
elgoi   
2013-05-10 12:39
Klik haundi ikusteko
Elgoibarko saskibaloi taldea, 2012ko argazkian. Arg: Ekaitz Lasuen.
Lan erreza ez duten arren, Gipuzkoako Lehen Mailara igotzeko kanporaketak jokatzeko aukera du Elgoibarko Viento Sur saskibaloi taldeak. Ligako azken jardunaldian sailkapeneko bigarren sailkatua hartuko dute etxean elgoibartarrek. Partida hori irabaziz gero, eta gainerako partiduetako emaitzak alde baditu, igoera playoffak jokatzeko sailkatuko da. Hori dela-eta, zaleen babesa eskatu dute taldekideek. Domekan izango da partida, 18:00etan, Olaizaga kiroldegian.
Komentarioak (0)
 
Pako Iriondo omenduko dute Morkaikoren Egunean
elgoiBARREN.net   
2013-05-09 14:44
Morkaiko Mendizale Elkarteak 70 urte beteko ditu aurten. Hori dela eta, Morkaikoren Eguna ospatzearekin batera, elkartearen sortzaile eta sustatzaileetako bat omenduko dute arduradunek: Pako Iriondo. Morkaikoren Egunak hirugarren ekinaldia izango du zapatuan, maiatzaren 11n, eta aurrekoetan moduan Elgoibarko Itzuliak, umeentzako Itzulitxoak eta Finalista Egunak bat egingo dute mendizaletasunaren jaian.(goian, iazko bideoa)
Komentarioak (0)
 
San Bartolomeak 2012

Elkarrizketak


Pello Rubio

Nafarroa arragoa!

Azken komentarioak


MENDE ERDITIK ESKERRONEZ.
Luzeegiak dira joan den ostiraleko ospakizunak era...
(irigoiena)

Zorionak
Mila esker Arkaitz. Zure oharra elkarrizketatuari pasako diot. Izan ondo!
(Ainhoa Lendinez)

Zorionak
Elkarrizketa oso polita eta liburua oso gomendagar...
(Arkaitz)

Hau da marka !
Zorixonak, gertatu eta ordu erdira notizi osoa bid...
(berrigorri)

LOTSAGABEAK
Hori bai, 6000 euroko hileroko soldata kobratuz. G...
(jon larrañaga)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Bideo inkesta


Zelan jaso duzu ETAren su-etena?

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Albisteak ePostaz jasotzeko